Euskal Eskola Publikoaren Jaiak baditu abestia eta bideoklipa!
Izan nahi duguna deitzen da… ezagutzeko prest?
Elkarlanetik abiatuta, Euskal Eskola Publikoa defendatzeko eta aldarrikatzeko ahalegin garrantzitsuak egin ditu Santurtziko eskola publikoaren komunitateak eta hori omendu nahi izan da abesti eta bideokliparen bidez.
Kantua deskargatzera animatzen zaituztegu, baita zuen familia eta ikasleen artean zabaltzera ere. Jarri sarrera zein irteeratan, jolastorduan edota egoki den beste edozein momentutan.
Letra eta kantua erantsita doaz, gozatu eta landu dezazuen.
Eskerrik asko denon artean Euskal Eskola Publiko sendoa eraikitzen laguntzeagatik.
Ekainaren 7an, denok Santurtzira!
EHUNETAN