Dakizuenez, Hezi+ Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bultzatutako berrikuntza eta hobekuntza proiektua da, DBHko zentro publikoei zuzendua, eta bi ikasturtetan zehar garatzen da (2026-2027 eta 2027-2028).
Gurean, hiru azpi-programetan garatuko da:
HE-INDARTUZ: Matematika eta Irakurketako konpetentzia lantzeko saioak, DBH 1 eta 2ko ikasleentzat, arratsaldetan. Ikasturte hasieran zailtasunak detektatu eta 6-15 ikasleko taldeak osatuko dira. Saio hauetaz arduratuko diren irakasleak aukeratutako ikasleen familiekin kontaktuan jarriko dira.
HE-HOBETUZ: Hedatze programaren antzera, laguntza saio eta tailerrak antolatuko dira:
- Liburutegi aktiboa: Arlo ezberdinetako irakasleek, txandaka, DBHko ikasleentzako laguntza saioak eskainiko dituzte liburutegian. Astelehen, astearte eta ostegun arratsaldez, egunean bi ordu (15:00tik 17:00ra). Bertaratzea borondatezkoa, baina aldez aurretik izena eman behar da. Hau da lehen hiruhileko ikasgaien banaketa:
| HIRUHILEKOA | ||||
| Astelehena | Asteartea | Osteguna | ||
| DBH 1-2 | 15:00-16:00 | Matematika | Bio-Fiki | Ingelesa |
| 16:00-17:00 | Gaztelania | Geo-His | Euskera | |
| DBH 3-4 | 15:00-16:00 | Gaztelania | Geo-His | Euskera |
| 16:00-17:00 | Matematika | Bio-Fiki | Ingelesa | |
- Tailerrak: Arlo ezberdinetako irakasleek tailerrak eskainiko dituzte ikasturtean zehar, arratsaldetan. Bertaratzea borondatezkoa, baina aldez aurretik izena eman behar da.
Izena emateko galdetegia ikasleek jaso dute e-maileze eta atxikitutako irudian daukazue. Ikasleen kontuekin erantzun behar da.
BIDELAGUN PROGRAMA: Ikasle batzuek Bidelagun programan parte hartzen dute arratsaldez. Tutoreek aukeratzen dituzte programa horretan parte hartzen duten ikasleak.