Berriak
10 de December de 2025 / 10 de December de 2025 by Administratzailea | Leave a Comment
Jadanik irekita dago 2026ko udan atzerrian ingelesa, alemana edo frantsesa ikasteko dirulaguntzak eskatzeko epea. DBHko 3. eta 4. mailako eta Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleei zuzenduta daude. Eskaera online edo ikastetxeko idazkaritzan egin daiteke. – Eskabideak idazkaritzan aurkezteko azken eguna: abenduak 23. – Eskabideak online aurkezteko azken eguna: urtarrilak 5. Informazio gehiago esteka honetan:https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2025/hizkuntza-atzerri/web01-tramite/eu/
Read more »
9 de December de 2025 / 9 de December de 2025 by Administratzailea | Leave a Comment
Sagarrak ekologista taldearekin aire-kalitateari buruzko tailer zoragarrian parte hartzeagatik sari berezia jaso dugu: gure ortuko lur laginak hartu eta unibertsitatera bidaltzea aztertzeko aukera irabazi dugu! Horrela, laster jakingo dugu zein den gure ortuaren lur-kalitatea eta nola hobetu dezakegun. Lur laginak abenduko 2an, asteartea, hartu genituen patio-orduko Ortu Tailerreko ikasleekin, eta 4. orduan, 1B Batxilergoko Bio-Geo ikasleekin. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!
25 de November de 2025 / 25 de November de 2025 by Administratzailea | Leave a Comment
24 de November de 2025 / 24 de November de 2025 by Administratzailea | Leave a Comment
Asteartean, Azaroaren 25, Emakumeen kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna da. Gure institutuan ekintza hauetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu:
20 de November de 2025 / 20 de November de 2025 by Administratzailea | Leave a Comment
Egun on! Urtero moduan, GILTZARRI NEGUKO GUNEA aurkeztu nahi dizuegu, Gabonetako oporretan garatuko diren jardueren multzoa. Aurre-inskripzioa azaroaren 24tik abenduaren 1era bitartean gauzatuko da Udalaren Egoitza Elektronikoaren bidez, B@QKarekin (SIBAE – Administración Electrónica https://www.barakaldo.eus/OficinaVirtualBarakaldo/tramites/acceso.do?id=520) edo aurrez aurre Topalekuetan (astelehenetik ostiralera 17:00-20:00). Esleitutako plazak abenduaren 3an garatuko den zozketaren ondoren, emandako helbide elektronikoaren bidez jakinaraziko dira. Atxikituta baimena eta edukien orrialdea doakizue. Anima zaitezte!
5 de November de 2025 / 10 de November de 2025 by Administratzailea | Leave a Comment
Ikastetxeetara egunero joaten diren haurren osasuna aspaldidanik dugu hizpide. Airearen kalitateak hainbat gaixotasun eragiten ditu, eta eragin handiagoa du haurrengan eta gazteengan. Ez da zaila hori saihestea, batez ere kutsaduraren existentziaz jabetzen bagara. Hori da, hain zuzen ere, Ekologistak Martxan taldeak abian jarri duen herritarren zientzia ariketa honen helburua. Atzo, Beurko BHI-ko ekoordezkariek airearen kalitatea […]
5 de November de 2025 / 5 de November de 2025 by Administratzailea | Leave a Comment
Bizkaiko Elikagaien Bankua irabazi-asmorik gabeko elkartea da, elikaduraren oinarrizko beharra asetzea eta janariaren xahuketaren aurka borrokatzea helburu duena. Bilketen bidez jasotako elikagaiak biltegiratu eta ondoren behar gehien duten pertsonengana bideratzen dira ongizate-elkarteen bidez. Bihartik aurrera, Beurko Txikin eta Beurko Handin elikagaiak jasotzeko kutxak jarriko dira. Gabonetara arte egongo dira eta ez-iragankorrak diren elikagaiak ekartzea eskatzen […]
4 de November de 2025 / 19 de November de 2025 by Administratzailea | Leave a Comment
Beurko Institutuko ikasleek aukera izango dute astearteko patioetan gure ortu ekologikoa lantzeko. Parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da, beatarrak@beurkobhi.com helbidean. Parte hartzea librea izango da, eta ekintza ezberdinak egingo dira: lanketa, garbiketa, atontzea eta abar. Etor zaitez eta gozatu naturarekin lanean!
4 de November de 2025 / 4 de November de 2025 by Administratzailea | Leave a Comment
Larunbat honetan, Beurko Institutuko ortua irekiko dugu familientzat. Goizeko 11:00etan Beurko Handiko ate nagusian bilduko gara. Familiak, auzokideak, ortuan lan egiteko prest dagoen edonor aukera izango du gure institutuko ortua ezagutzeko. Ideia da Beurko Institutuko ortua modu komunitarioan zabaltzea. Bertan lan egin nahi duen edonork parte har dezake, modu libre eta koordinatuan. Asteburuetan edo arratsaldeetan […]
28 de October de 2025 / 28 de October de 2025 by Administratzailea | Leave a Comment
Aurten ere, aurreko ikasturteetan bezala Aizu Familiak programa antolatu dugu familientzako hainbat tailer eskainiz. Tailer hauek zikloka antolatu ditugu; hau da, tailer batzuk Haur hezkuntzako familiei zuzenduta daude, beste batzuk Lehen hezkuntzako familiei zuzenduta eta azkenak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako familiei zuzenduta.
24 de October de 2025 / 4 de November de 2025 by Administratzailea | Leave a Comment
Beurko BHIko ikaslea den Irune Ribera Mediavillak VII. CONFINT estatalean parte hartu du aurten Palentzian. Bertan hautatua izan da, eta horri esker, aukera izango du Europa mailako CONFINTean gure ikastetxea eta gure ingurua ordezkatzeko. CONFINT (“Cuidemos el Planeta”) bi urtez behingo gazteen topaketa da, non Espainiako estatu osoko ikasleek ingurumenaren aldeko ekimenak partekatzen dituzte eta […]
13 de October de 2025 / 13 de October de 2025 by Administratzailea | Leave a Comment
Urriaren 15ean (asteazkenean) GREBA deituta dago. Zerbitzu minimorik ezarri ez denez, jantoki-zerbitzua erabat edo partzialki eten daiteke. Barkatu eragozpenak.
6 de October de 2025 / 6 de October de 2025 by Administratzailea | Leave a Comment
Hurrengo pdf-an topatuko duzue familien bileran erabilitako aurkezpena. Bertan 25-26 ikasturtearen inguruko informazio orokorra topatuko duzue.
26 de September de 2025 / 2 de October de 2025 by Administratzailea | Leave a Comment
Familia agurgarriak, Dagoeneko eskuragarri dago zuen seme-alabaren ordenagailurako kontratatu dezakezuen asegurua. Aseguru-enpresaren web-orriaren bidez egin behar da (www.centrosdigitales.com), eta erantsitako dokumentuan zehazten diren jarraibideak bete behar dira, bertan aurki dezakezuen gakoa sartuta. Dokumentu honetan, halaber, aukeratzen duzuen aseguruaren prezioak, estaldura eta zehaztapenak zehazten dira, baina, hala ere, aseguruaren baldintza orokorrak eransten ditugu. Gerta liteke jaso […]
23 de September de 2025 by Administratzailea | Leave a Comment
Urriaren 1ean familia bilerak egingo ditugu, guztiak arratsaldeko 17etan. Zuen seme-alaben geletan izango dituzue tutoreak zain ikasturteko lehenego bilera honetan, informazioa praktikoa partekatu eta zuen zalantzak argitu ahal izateko. Maila desberdinetan dauden seme-alabek dituzuen gurasoentzat. Bi pertsona etorri ahal izanez gero lana banatu baina bestela lasai egon, bilera guztietan partekatuko dugu informazio berdina. Tutoreak ezagutu […]
15 de September de 2025 / 23 de September de 2025 by Administratzailea | Leave a Comment
Aurten gure ikastetxeak eta Barakaldoko AEKk adostutako akordio baten ondoren gure 16 urtetik gorako ikasleek Euskarako B2 edota C1 titulua eskuratzeko klaseak jaso ditzakete arratsaldetan urritik maiatzera. Klase horiek esan bezala AEKren egoitzan izango dira,San Bizenten. Ikastaro horietan izena emateko gutxieneko adina 16 urte da, 16ak ikasturtean zehar betetzen baditu posiblea da izena ematea. Eskaintza hau […]
2 de September de 2025 / 2 de September de 2025 by Administratzailea | Leave a Comment
Musika baliozkotzea irailaren 30era arte, egun hori barne Musika-konbalidaziorako eskaera: idazkaritzan. kontserbatorioarenespedientea ekarri eta matrikulazioaren agiria. posiblea da ikasgunearenbitartez ateratzea.
Urriaren 6an bukatzen da. Informazio gehiago: https://www.euskadi.eus/unibertsitatez-kanpoko-ikasleak-eskolatzeko-ikasketa-beka-eta-laguntzak/web01-a2hikasl/eu/
1 de September de 2025 / 1 de September de 2025 by Administratzailea | Leave a Comment
Oporrak amaitzear daude eta gu bagaude prest ikasturte berriari hasiera emateko. Lehenengo eguneko urduritasuna sahiesteko asmoz plangintza azalduko dizuegu. Dagokizuen orduan hurbildu behar zarete zuen eraikinaren patiora. Bertan tutoreak egongo dira zuen zain, taldearen kartel batekin. Zerrendak argitaratzen ez ditugunez, tutoreek zerrenda pasatuko dute taldeak osatzen joateko. Taldea osatuta tutoreekin batera igoko zarete zuen gelara. […]
3 de July de 2025 by Administratzailea | Leave a Comment
Beurko BHI-ko IGE-k batxilergoko bigarren eskuko liburuak saldu, erosi edota trukatzeko plataforma sortu du. Honen helburuak, berrerabilera sustatzea eta liburuak lortzea suposatzen duen esfortzu ekonomikoa murriztea dira. Informazioa guztia hurrengo dokumentuan:
19 de March de 2025 / 19 de March de 2025 by Administratzailea | Leave a Comment
Kaixo familiak, Honekin batera UDABERRIKO programazioaren kartela eta baimena doakizue. GILTZARRI UDABERRIKO GUNEA jarduera programan aurretiko izen-ematea eta informazio gehiago: https://www.barakaldo.eus/OficinaVirtualBarakaldo/tramites/acceso.do?id=393 2024/2025 ikasturtean gure jardueretara edo topalekura joaten zaren lehen aldia bada, IZENA EMATEKO DATUAK fitxa bete beharko zenuke.
14 de March de 2025 / 14 de March de 2025 by Administratzailea | Leave a Comment
Martxoak 19, 18:00etan
28 de February de 2025 / 28 de February de 2025 by Administratzailea | Leave a Comment
Larunbatean, Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna da. Gure institutuan ekintza hauetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu:
20 de February de 2025 / 20 de February de 2025 by Administratzailea | Leave a Comment
Zombie erronka. Otsailak 28, 19:00 – 21:00. Urban Barakaldo Apokalipsi zonbitik bizirik atera diren guztiek bat egin beharko dute gizateria salbatzeko… Ausartu zaitez lortzen! Hamaiketako carnavalero: Gofre-tailerra Martxoak 3, 11:00 – 13:00. Barakaldo topalekua Gynkana inauteria. Martxoak 3, 18:30 Barakaldo topalekua. Martxoak 4, 18:00. Gurutzeta topalekua Bingo musikala Martxoak 3, 18:00. Astelehena. Gurutzeta topalekua. Martxoak 4, 18:00. Asteartea, Barakaldo topalekua. Olinpiadak. Martxoak 4, 11:00 – 13:30. […]