Berriak
4 de November de 2025 / 4 de November de 2025 by Administratzailea | Leave a Comment
Beurko Institutuko ikasleek aukera izango dute astearteko patioetan gure ortu ekologikoa lantzeko. Parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da, beatarrak@beurkobhi.com helbidean. Parte hartzea librea izango da, eta ekintza ezberdinak egingo dira: lanketa, garbiketa, atontzea eta abar. Etor zaitez eta gozatu naturarekin lanean!
Read more »
Larunbat honetan, Beurko Institutuko ortua irekiko dugu familientzat. Goizeko 11:00etan Beurko Handiko ate nagusian bilduko gara. Familiak, auzokideak, ortuan lan egiteko prest dagoen edonor aukera izango du gure institutuko ortua ezagutzeko. Ideia da Beurko Institutuko ortua modu komunitarioan zabaltzea. Bertan lan egin nahi duen edonork parte har dezake, modu libre eta koordinatuan. Asteburuetan edo arratsaldeetan […]
28 de October de 2025 / 28 de October de 2025 by Administratzailea | Leave a Comment
Aurten ere, aurreko ikasturteetan bezala Aizu Familiak programa antolatu dugu familientzako hainbat tailer eskainiz. Tailer hauek zikloka antolatu ditugu; hau da, tailer batzuk Haur hezkuntzako familiei zuzenduta daude, beste batzuk Lehen hezkuntzako familiei zuzenduta eta azkenak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako familiei zuzenduta.
24 de October de 2025 / 4 de November de 2025 by Administratzailea | Leave a Comment
Beurko BHIko ikaslea den Irune Ribera Mediavillak VII. CONFINT estatalean parte hartu du aurten Palentzian. Bertan hautatua izan da, eta horri esker, aukera izango du Europa mailako CONFINTean gure ikastetxea eta gure ingurua ordezkatzeko. CONFINT (“Cuidemos el Planeta”) bi urtez behingo gazteen topaketa da, non Espainiako estatu osoko ikasleek ingurumenaren aldeko ekimenak partekatzen dituzte eta […]
13 de October de 2025 / 13 de October de 2025 by Administratzailea | Leave a Comment
Urriaren 15ean (asteazkenean) GREBA deituta dago. Zerbitzu minimorik ezarri ez denez, jantoki-zerbitzua erabat edo partzialki eten daiteke. Barkatu eragozpenak.
6 de October de 2025 / 6 de October de 2025 by Administratzailea | Leave a Comment
Hurrengo pdf-an topatuko duzue familien bileran erabilitako aurkezpena. Bertan 25-26 ikasturtearen inguruko informazio orokorra topatuko duzue.
26 de September de 2025 / 2 de October de 2025 by Administratzailea | Leave a Comment
Familia agurgarriak, Dagoeneko eskuragarri dago zuen seme-alabaren ordenagailurako kontratatu dezakezuen asegurua. Aseguru-enpresaren web-orriaren bidez egin behar da (www.centrosdigitales.com), eta erantsitako dokumentuan zehazten diren jarraibideak bete behar dira, bertan aurki dezakezuen gakoa sartuta. Dokumentu honetan, halaber, aukeratzen duzuen aseguruaren prezioak, estaldura eta zehaztapenak zehazten dira, baina, hala ere, aseguruaren baldintza orokorrak eransten ditugu. Gerta liteke jaso […]
23 de September de 2025 by Administratzailea | Leave a Comment
Urriaren 1ean familia bilerak egingo ditugu, guztiak arratsaldeko 17etan. Zuen seme-alaben geletan izango dituzue tutoreak zain ikasturteko lehenego bilera honetan, informazioa praktikoa partekatu eta zuen zalantzak argitu ahal izateko. Maila desberdinetan dauden seme-alabek dituzuen gurasoentzat. Bi pertsona etorri ahal izanez gero lana banatu baina bestela lasai egon, bilera guztietan partekatuko dugu informazio berdina. Tutoreak ezagutu […]
15 de September de 2025 / 23 de September de 2025 by Administratzailea | Leave a Comment
Aurten gure ikastetxeak eta Barakaldoko AEKk adostutako akordio baten ondoren gure 16 urtetik gorako ikasleek Euskarako B2 edota C1 titulua eskuratzeko klaseak jaso ditzakete arratsaldetan urritik maiatzera. Klase horiek esan bezala AEKren egoitzan izango dira,San Bizenten. Ikastaro horietan izena emateko gutxieneko adina 16 urte da, 16ak ikasturtean zehar betetzen baditu posiblea da izena ematea. Eskaintza hau […]
2 de September de 2025 / 2 de September de 2025 by Administratzailea | Leave a Comment
Musika baliozkotzea irailaren 30era arte, egun hori barne Musika-konbalidaziorako eskaera: idazkaritzan. kontserbatorioarenespedientea ekarri eta matrikulazioaren agiria. posiblea da ikasgunearenbitartez ateratzea.
Urriaren 6an bukatzen da. Informazio gehiago: https://www.euskadi.eus/unibertsitatez-kanpoko-ikasleak-eskolatzeko-ikasketa-beka-eta-laguntzak/web01-a2hikasl/eu/
1 de September de 2025 / 1 de September de 2025 by Administratzailea | Leave a Comment
Oporrak amaitzear daude eta gu bagaude prest ikasturte berriari hasiera emateko. Lehenengo eguneko urduritasuna sahiesteko asmoz plangintza azalduko dizuegu. Dagokizuen orduan hurbildu behar zarete zuen eraikinaren patiora. Bertan tutoreak egongo dira zuen zain, taldearen kartel batekin. Zerrendak argitaratzen ez ditugunez, tutoreek zerrenda pasatuko dute taldeak osatzen joateko. Taldea osatuta tutoreekin batera igoko zarete zuen gelara. […]
3 de July de 2025 by Administratzailea | Leave a Comment
Beurko BHI-ko IGE-k batxilergoko bigarren eskuko liburuak saldu, erosi edota trukatzeko plataforma sortu du. Honen helburuak, berrerabilera sustatzea eta liburuak lortzea suposatzen duen esfortzu ekonomikoa murriztea dira. Informazioa guztia hurrengo dokumentuan:
19 de March de 2025 / 19 de March de 2025 by Administratzailea | Leave a Comment
Kaixo familiak, Honekin batera UDABERRIKO programazioaren kartela eta baimena doakizue. GILTZARRI UDABERRIKO GUNEA jarduera programan aurretiko izen-ematea eta informazio gehiago: https://www.barakaldo.eus/OficinaVirtualBarakaldo/tramites/acceso.do?id=393 2024/2025 ikasturtean gure jardueretara edo topalekura joaten zaren lehen aldia bada, IZENA EMATEKO DATUAK fitxa bete beharko zenuke.
14 de March de 2025 / 14 de March de 2025 by Administratzailea | Leave a Comment
Martxoak 19, 18:00etan
28 de February de 2025 / 28 de February de 2025 by Administratzailea | Leave a Comment
Larunbatean, Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna da. Gure institutuan ekintza hauetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu:
20 de February de 2025 / 20 de February de 2025 by Administratzailea | Leave a Comment
Zombie erronka. Otsailak 28, 19:00 – 21:00. Urban Barakaldo Apokalipsi zonbitik bizirik atera diren guztiek bat egin beharko dute gizateria salbatzeko… Ausartu zaitez lortzen! Hamaiketako carnavalero: Gofre-tailerra Martxoak 3, 11:00 – 13:00. Barakaldo topalekua Gynkana inauteria. Martxoak 3, 18:30 Barakaldo topalekua. Martxoak 4, 18:00. Gurutzeta topalekua Bingo musikala Martxoak 3, 18:00. Astelehena. Gurutzeta topalekua. Martxoak 4, 18:00. Asteartea, Barakaldo topalekua. Olinpiadak. Martxoak 4, 11:00 – 13:30. […]
18 de February de 2025 / 18 de February de 2025 by Administratzailea | Leave a Comment
Aurten ere, aurreko ikasturteetan bezala Aizu Familiak programa antolatu du familientzako hainbat tailer eskainiz. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako familiei zuzenduta daude eta tailerretan parte hartzeko izen emate epea zabalik dago. Lehen tailerra martxoaren 5ean izango da (ikusi atxikitutako kartela).
7 de February de 2025 / 11 de February de 2025 by Administratzailea | Leave a Comment
Hona hemen urtarrilaren 27, 28 eta 29ko ate irekietan erabilitako aurkezpen digitala, LH6ko ikasleen familiei zuzendutakoa.
4 de February de 2025 / 4 de February de 2025 by Administratzailea | Leave a Comment
IKASGUNEA erabiltzen ikasteko formakuntza-saio bat antolatu dugu familientzat: otsailak 17, 17:00 (gazteleraz) eta otsailak 19, 17:00 (euskaraz). Izen-emate galdetegia hemen: https://forms.gle/axd5cdfcAweWZ5eQ6
31 de January de 2025 / 31 de January de 2025 by Administratzailea | Leave a Comment
Barakaldoko Hezkuntza Bilgunetik eskola publikoaren alde grabatu ditugun bideoak helarazi nahi dizkizuegu. Eskertuko genizueke zuen komunitatean zabaltzea. Datorren astean matrikulazio epea hasiko da, gora Barakaldoko Eskola Publikoa!! Hezkuntza komunitatea: Sustraia, jakintza eta ametsak:
14 de January de 2025 / 14 de January de 2025 by Administratzailea | Leave a Comment
DBH matrikulazio epea argitaratu da: otsailaren 3tik 14ra. Hemen daukazue Hezkuntzako linka informazio guztiarekin. Hori dela eta, asko zarete Beurko BHI ezagutu nahi duzuen familiak. Gure proiektua aurkeztu eta zalantzak argitzeko 3 egunetan egingo ditugu ate irekiak: Seguruenik batzuei hobeto datorkizue besteen eguna, baina egutegia ahal den heinean betetzeko eskatu nahi dizuegu. Beste eskola batetik […]
Ikasleen ordenagailuentzako aseguru eskaintza bat jaso dugu. Familia bakoitzak kontratatu behar du, interesaturik egotekoan. Honako dokumentu hauetan informazio guztia dago. Asegurua kontratatzeko azken eguna: urtarrilak 26. Chromebooks (DBH) Eramangarriak (Batxilergoa) FAQ