ARDURADUNA: ARMANDO GISASOLA KONTAKTUA: jantoki@beurkobhi.com – 944 288 041
ARAUAK
- Janariarekin jarrera arduratsua eduki behar da. Janariarekin jolastea edo jakiak botatzea edo arbuiatzea zuzengabea da.
- Ordenean sartu behar da, txanda bakoitza dagokion orduan eta gutxienez 20 minutuz egon beharko du jantokian. Txanda bakoitzak, askoz jota, 30 minutu izango ditu bazkaltzeko.
- Beharrezkoa da garbitasunez jatea, pazientziaz jokatzea, mahai-tresnak zuzen erabiltzea, monitoreei laguntzea eta jezarrita egotea bukatu arte.
- Plater bakoitzetik erdia gutxienez jaten saiatu behar da.
- Jantokitik ezin da janaririk atera.
- Jankide bakoitza arduratuko da bere esparrua garbi mantentzen, eta jantokitik irten baino lehenago, gauza bakoitza dagokion lekura eramango du. Monitoreek arduradun bat izendatuko dute mahai bakoitzeko, egunero, eta horrek lagunduko du azkenengo garbiketarekin eta mahaia utziko du prest hurrengo txandarako.
- Erabat debekatuta dago goiko pasabideetara edo geletara joatea.
JANKIDE MOTAK
Ohiko jankidea
- Ikasturte osorako jantoki-zerbitzua eskatzen duen ikasleak, gutxienez astean egun batean.
- HEDATZE proiektuan arratsaldeko jardunaldian parte hartzen duten ikasleak, hiru hilean behin eta astean behin gutxienez.
Ohiko jankide etena
Ohiko jankide etentzat hartuko da zaintza partekatuko egoeran dagoen ikaslea, edo gurasoen edo tutoreen lan-egoerak ikasturte osoan zehar, asteak edo hilabeteak txandakatuz, bertaratzea aurreikusten badu.
* Beharrezkoa da zaintza- eta jagoletza-dokumentazioa.
Behin-behineko jankidea
Aurreko atalak betetzen ez dituen ikaslea eta onartzeko irizpideak OOGn hartuko dira.
MENU MOTAK
- Menu basala
- Txerririk gabeko menua
- Menu obolaktobegetarianoa
- Menu obolaktobegetarianoa arrainarekin.
- Nutrizio-premia berezietarako dietak: intolerantziak, alergiak eta tratamendu dietetiko espezifikoa duten patologietarako dietak
Menuen osaera berdina izango da menu mota bakoitzean eta mahaikide guztientzat, dieta berezien kasuan izan ezik, horiek jankideak duen intolerantzia, alergia edo gaixotasun motara egokituko baitira.
- Espezialistaren txosten mediko ofiziala, dieta berezia agintzen duena. Istripuzko ahorakinen kasuan jarduteko protokoloa
- Dokumentazio hori ikastetxean eskuragarri egon beharko da jantokira joaten den lehen egunetik, intolerantzia, alergia edo gaixotasuna geroago agertzen ez bada.
KUOTAK ETA KUOTAK ITZULTZEA
MAHAIKIDE MOTAK | PREZIOA |
Ohiko jankideak diren ikasleak | 4,60€ |
Behin-behineko jankideak | 5,20€ |
* Kuotak behin eta berriz ez ordaintzeak jantokiko plaza galtzea ekar dezake. Erabaki hori ikastetxeko OOGk hartuko du.
Ohiko jankidea:
Jantokiko erabiltzaileei jantokiko kuotaren zati bat itzuliko zaie honako kasu hauetan:
Mahaikideen kolektibo bat jantokira joaten ez denean aldez aurretik programatutako eta onartutako jarduera osagarrietan parte hartzeagatik, piknik zerbitzurik behar ez denean, betiere aldez aurretik enpresa esleipendunari jakinarazten bazaio.
Jankidea jantokira astebete jarraian edo gehiago joaten ez denean, betiere gutxienez 48 ordu lehenago jakinarazten bada.
Bi kasu horietan itzuli beharreko zenbatekoa ikasleak kasu bakoitzean ordaindu beharreko kuotaren % 50 izango da, absentziaren lehen egunetik.
Behin-behineko jankidea
Ez du menua ordainduko, baldin eta jantokira 48 ordu lehenago ez dela joango jakinarazten bazaio.s.
Izena emateko azken eguna irailaren 16a Eman dokumentazioa Armandori edo tutoreei