Hezi+ informazioa gurasoentzat

Dakizuenez, Hezi+ Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bultzatutako berrikuntza eta hobekuntza proiektua da, DBHko zentro publikoei zuzendua, eta bi ikasturtetan zehar garatzen da (2026-2027 eta 2027-2028).

Gurean, hiru azpi-programetan garatuko da:

HE-INDARTUZ: Matematika eta Irakurketako konpetentzia lantzeko saioak, DBH 1 eta 2ko ikasleentzat, arratsaldetan. Ikasturte hasieran zailtasunak detektatu eta 6-15 ikasleko taldeak osatuko dira. Saio hauetaz arduratuko diren irakasleak aukeratutako ikasleen familiekin kontaktuan jarriko dira.

HE-HOBETUZ: Hedatze programaren antzera, laguntza saio eta tailerrak antolatuko dira:

  • Liburutegi aktiboa: Arlo ezberdinetako irakasleek, txandaka, DBHko ikasleentzako laguntza saioak eskainiko dituzte liburutegian. Astelehen, astearte eta ostegun arratsaldez, egunean bi ordu (15:00tik 17:00ra). Bertaratzea borondatezkoa, baina aldez aurretik izena eman behar da. Hau da lehen hiruhileko ikasgaien banaketa:
HIRUHILEKOA
AstelehenaAstearteaOsteguna
DBH 1-215:00-16:00MatematikaBio-FikiIngelesa
16:00-17:00GaztelaniaGeo-HisEuskera
DBH 3-415:00-16:00GaztelaniaGeo-HisEuskera
16:00-17:00MatematikaBio-FikiIngelesa
  • Tailerrak: Arlo ezberdinetako irakasleek tailerrak eskainiko dituzte ikasturtean zehar, arratsaldetan. Bertaratzea borondatezkoa, baina aldez aurretik izena eman behar da.

Izena emateko galdetegia ikasleek jaso dute e-maileze eta atxikitutako irudian daukazue. Ikasleen kontuekin erantzun behar da.

BIDELAGUN PROGRAMA: Ikasle batzuek Bidelagun programan parte hartzen dute arratsaldez. Tutoreek aukeratzen dituzte programa horretan parte hartzen duten ikasleak.


To top