Ordenagailurako asegurua

Familia agurgarriak,


Dagoeneko eskuragarri dago zuen seme-alabaren ordenagailurako kontratatu dezakezuen asegurua. Aseguru-enpresaren web-orriaren bidez egin behar da (www.centrosdigitales.com), eta erantsitako dokumentuan zehazten diren jarraibideak bete behar dira, bertan aurki dezakezuen gakoa sartuta. Dokumentu honetan, halaber, aukeratzen duzuen aseguruaren prezioak, estaldura eta zehaztapenak zehazten dira, baina, hala ere, aseguruaren baldintza orokorrak eransten ditugu.

Gerta liteke jaso duzuen ekipoa berriz esleitua izatea eta aseguru bat kontratatua eukitzea. Kasu horretan, kontratatzean adieraziko dizue ezin dela webgunearen bidez egin, eta, orduan, institutuaren bidez egin behar da, helbide honetara mezu elektroniko bat bidalita:
premiataldea@beurkobhi.com

Institutuari esleitutako kanpaina 2025eko urriaren 12ra artekoa da.

Atxikituta daude baldintza orokorrak eta informazio gehiago chromebook eta windows ordenagailurako aseguruaren informazioa.

DBH – Chromebooks

Batxi – Windows


To top