Norabidean Jardunaldiak

Honen bidez Udaleko Gazteria Zerbitzuaren programa baten berri eman nahi dizuegu, Norabidean Jardunaldiak, hain zuzen ere.
Programa DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako azken zikloetako ikasle gazteei eta haien familiei zuzenduta dago, eta  helburua da hezkuntza-prozesuari buruzko erabakiak hartzen laguntzea.

Norabidean jardunaldiak Gazte Bulegoan egingo dira (San Juan kalea, 17) martxoaren 9an eta 10ean, arratsaldez.

Hona hemen programaren informazio zehatza:
https://www.barakaldo.eus/portal/web/barakaldo/detalle/-/asset_publisher/Fsi7/content/20260224-norabidean-orientacion-academica


To top