Ebazpena, 2024ko ekainaren 11koa (leiho berri batean irekitzen da), Hezkuntzako sailburuordearena, Euskadiko Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailetako ikasleentzako material didaktikoei eta curriculuma garatzeko baliabideei laguntzeko Programari buruzkoa.
PROGRAMAREN DERRIGORREZKO ARAUAK
- Aurkezpen egunean, liburu solidarioen programan parte hartzen duten ikasleek tutoreari liburuen ordainagiria emango diote.
- Hurrengo egunetan, tutoreek testu liburuak banatuko dizkiete ordainagiria entregatu dutenei.
- Ikasleek testuliburuak etxetik itsasten ez den forroarekin ekarri behar izango dituzte. Tutoreek kontrolatuko dute liburuak forratuta ekartzen dituztela. Liburu bat jaso eta hamabost egunera forratuta ez badago, liburu horren kostua ordainduko du familiak eta liburua bere jabetzakoa izatera pasako da; osterantzean, familia hori programatik kanpo geratuko da hurrengo ikasturtean.
- Gogoratu liburuak ikastetxearenak direla eta ondo zainduta itzuli behar direla hurrengo ikasturtetan berrerabiltzeko.
- Liburuetan ezin da idatzi, margotu ezta tolestu edo apurtu ere.
- Liburu bakoitza lote eta zenbaki baten bidez identifikatuko da, bere kudeaketarako. Lote zenbakia portadan pegatuta egongo den pegatina baten bidez adieraziko da. Pegatina hori ezin da kendu, forroaren azpian liburuan bertan itsatsita egon beharko da.
- Kurtsoaren amaieran liburu guztiak batu eta institutuan gordeko dira.
- Libururen bat galduz gero edo gaizki zainduta badago, familiak ordainduko du, bestela programatik kanpo geldituko da hurrengo ikasturterako.
- Beste ikasle baten liburuaren erabilera okerra gertatzen denean, indarrean daukagun barne araudia aplikatuko da.
UKO EGITEAK ETA BATERAEZINTASUNAK
- Programari atxikitzeak ez du ikasturte bat baino gehiagoko parte hartzea eskatzen. Urtero Programan parte hartzea edo bertan behera uztea aukeratuko duzue, beraz, uko egitearen eranskina ikasturtero bete beharko da.
- Programan parte hartzeari berariaz uko egin dioten ikasleak ezin izango dira Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eskola-materialaren osagaian deitutako unibertsitatez kanpoko beken onuradun izan. Baina, beken gainontzeko osagaiak aukeratu ahal izango dituzte.
- Programan parte hartzea bateragarria da Hezkuntza Saila ez den beste edozein erakunde publikok edo pribatuak ematen duen diru-laguntza jasotzearekin (ebazpen honen xede bera duena, hau da, material eta baliabideak eskuratzea), betiere laguntza osoaren zenbatekoa 103 € baino gehiago ez bada Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasle bakoitzeko.
2024/2025 IKASTURTERAKO FINANTZIAZIOA
Ikasle bakoitzaren ekarpena:
DBH1 | 41 € |
DBH2 / DBH3 / DBH4 | 45 € |
Diru-sarrera Kutxabank-eko hurrengo kontu korrentea egin behar da:
ES18 2095 0611 0432 0057 0371
Kontzeptuan: Ikaslearen izen-abizenak eta maila jarri behar da.