Larunbat honetan  Beurko BHI ortuko ate irekiak izango dira

Larunbat honetan, Beurko Institutuko ortua irekiko dugu familientzat. Goizeko 11:00etan Beurko Handiko ate nagusian bilduko gara. Familiak, auzokideak, ortuan lan egiteko prest dagoen edonor aukera izango du gure institutuko ortua ezagutzeko. 

Ideia da Beurko Institutuko ortua modu komunitarioan zabaltzea.   Bertan lan egin nahi duen edonork parte har dezake, modu libre eta koordinatuan. Asteburuetan edo arratsaldeetan elkartzeko aukera egongo da, eta WhatsApp talde baten bidez koordinatuko gara, denon artean egokitutako ordutegietan lan egiteko.

Parte hartu nahi baduzu, idatzi  beatarrak@beurkobhi.com helbidera.  

Elkarrekin gure ortua zaindu eta modu atseginean lan egin dezagun! Bertan konponketa eta atontze-lanak, ortu bertikalak, asteko zaintzak (sastrakak kendu, apurtzen dena konpondu, uzta bildu)… egiteko aukera izango duzu.

 Zatoz eta gozatu naturarekin lanean zure familiarekin!

ortueuskara

To top