Bizkaiko Elikagaien Bankua irabazi-asmorik gabeko elkartea da, elikaduraren oinarrizko beharra asetzea eta janariaren xahuketaren aurka borrokatzea helburu duena. Bilketen bidez jasotako elikagaiak biltegiratu eta ondoren behar gehien duten pertsonengana bideratzen dira ongizate-elkarteen bidez.
Bihartik aurrera, Beurko Txikin eta Beurko Handin elikagaiak jasotzeko kutxak jarriko dira. Gabonetara arte egongo dira eta ez-iragankorrak diren elikagaiak ekartzea eskatzen dugu (pasta, arroza, lekaleak, kontserbak, etab.).
Bestalde, asteburu honetan elikagai bilketa-kanpaina egingo da supermerkatuetan, ostiralean eta larunbatean, eta bolondresak behar dira parte hartzeko. Interesatuek mesedez telefono honetara deitu dezatela: 946053779/ 944499258/ 747454396
Egin zaitez boluntario!
