ATE IREKIAK 2025

DBH matrikulazio epea argitaratu da: otsailaren 3tik 14ra. Hemen daukazue Hezkuntzako linka informazio guztiarekin.

Hori dela eta, asko zarete Beurko BHI ezagutu nahi duzuen familiak. Gure proiektua aurkeztu eta zalantzak argitzeko 3 egunetan egingo ditugu ate irekiak:

  • Urtarrilak 27: Alkartu
  • Urtarrilak 28: Ibaibe
  • Urtarrilak 29: Mukusuluba

Seguruenik batzuei hobeto datorkizue besteen eguna, baina egutegia ahal den heinean betetzeko eskatu nahi dizuegu. Beste eskola batetik etorriz gero aukeratu eguna.

Saioak ARRATSALDEKO 17:00ETAN hasiko dira, Beurko Handiko Areto Nagusian. Aurkezpen labur baten ostean bisita gidatua egingo dugu, eraikin biak ezagutu ahal izateko.

Ate irekien jardunaldi hauek FAMILIENTZAKO dira, ikasleek aurrerago izango dute aukera bisita egiteko eskolen bitartez.


To top