Eskolako Agenda 30 da hezkuntza-komunitatearen konpromisoa eta ikastetxearen eta haren 2015eko irailaren 25ean, Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak aho batez onartu zuen Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda. Ekintza-plan unibertsal, integral eta eraldatzaile bat da, helburutzat duena giza garapena bultzatzea gizarte, ekonomia eta ingurumenaren alorretan.
Garapen Jasangarrirako 2030 Agendak berriro heltzen die 2000-2015 garairako ezarritako Milurtekoko Garapen Helburuei, eta bultzada berri bat ematen dio Garapen Jasangarriaren 17 Helburuak lortzeko ekimenari.
Beurko BHI-n garapen jasangarriaren hiru dimentsioak hartzen ditugu kontuan: soziala, ekonomikoa eta ingurumenekoa. Proposatzen ditugun ekintzak gure jarduera-ahalmenaren eremuan sartzen dira eta beti irekita daude maila eta eragile anitzeko parte-hartzaileentzat.
Jarraipen, ebaluazio eta partehartzearen ondorioz, Agenda 2030 proiektu “biziduna” izatea proposatzen dugu. Hau da, egoki eta komenigarritzat jotzen diren aldaketa guztiak txertatzen saiatzen gara, etengabeko hobekuntza-prozesu batean murgilduz.
Gure helmuga ikaslegoa gizarte eta ingurumen ekintzen inguruan sentsibilizatzea eta bere parte hartze aktiboa sustatzea da azken finean.
Horretarako, hainbat proiektu garatzen ditugu:
IRAES 21
IRAES 21 ikasleak “Eskola Jasangarriek” osatzen duten IRAES 21 sarearen azpi-sare bat da. Bertan ikasleek hartzen dute protagonismo osoa esperientziak trukatzen, proposamenak egiten, eskolako eta erkidegoko Konferentziak prestatzen, edo estatu zein nazioarte mailako esperientzietan beste ikasleekin parte hartzen. Helburu nagusia hauxe da: beste eskoletako zein beste herrialdeetako ikasleekin planeta zaintzea.
IRAES 21 iraunkotasunerako ikastetxearen errekonozimendua jaso duten eta iraunkortasuneko hezkuntza elkarrekin bultzatzen duten ikastetxeen sarea da. Ikastetxea irakasleria, ikasleria, irakasleak ez diren pertsonalgoa eta familiek osatzen dituzten hezkuntza komunitate bezala ulertzen da, inguruarekin herremananduta.
Sarea 2008-09 ikasturtean abian jarri zen eta zabalik dago helburu berdina duten beste hezkuntza erakundeetara zein ikastetxeetara. Ikasleentzako lehendabiziko ekimenak 2009-2010 ikasturtean jarri ziren martxan Confint nazioareko prozesua zela medio.

EKOORDEZKARIAK
Bolondresak aurkeztu diren ikasleekin sortutako taldea da ekoordezkariena. Beraien funtzioak hurrengoak dira:
- Iraunkortasunaren alde lan egitea, EA30 programaren garapenean aktiboki parte hartuz.
- Konpromisoen eta kontsumoen jarraipena egitea.
- Gelako ingurumen arduraduna izatea eta gelako ostadar txokoa kudeatzea.
- Lan talde, Ingurumen Batzorde eta Foroetako berri ematea gelakideei.
- Ikastetxeko Blog-ean parte-hartzea.
- Ikastetxeko Baratza aurrera eramateko laguntza lanak eskaintzea.
BEURKO ORTUA

Proiektu honek, hezkuntza proiektuan parte hartzen dugun agente guztiek (ikasleak, irakasleak, familia, auzokideak,…) ortua kudeatzea du helburu nagusi. Gaur egun ortua bertan behera utzita dago eta txoko horri bizia eman nahi diogu. Horretarako hasieratik beharreko konponketa eta atontze lanak egitea proposatzen dugu, sasoian sasoiko produktuak landu, materiala berrerabiliz eta birziklatuz landare aromatikoak hazi, landareen bizi-zikloak aztertu eta hauek ingurumenean duten garrantziaz ohartarazi eta elkarlana sustatu ikastetxeko talde desberdinen artean (gela egonkorra).
AZTERKOSTA
Laginketa bat egiten dugu gure inguruko ibai batean, eta uraren kalitatea aztertzen dugu. Eusko Jaurlaritzaren Azterkosta eta Ibaialde ingurumen erakundeekin lankidetzan egiten dugu ekintza hau.

EZAGUTU BARAKALDO
Ezagutu Barakaldo Eusko Jaurlaritza eta Barakaldoko Udalaren arteko lankidetzatik sortutako hezkuntza programa bat da, eta bertako historia, ondarea, kultura eta ingurumena gertutik behatu eta landuz herria hobeto ezagutzeko aukera eskaintzen die ikasleei.
Bi adarrek duten helburu amankomuna jakintza ikasgeletatik atera eta kale, museo, ibai, mendi eta meatzetara eramatea da, gure ingurua maitatzeko ezinbestekoa baitugu behar den moduan ezagutzea.

GALINDOKO ARAZTEGIA
Eskola Agenda 2030 proiektutik Ingurumen hezkuntza sustatzeko gure ondoan daukagun Galindo araztegira bisita proposatu dugu.
Sestaotik kanpo dago, “Urbinaga” metro geltokitik gertu eta Galindo ibaiaren ondoan. Bere funtzioa Bilboko metropoli-eremuko etxeko eta industriako hondakin-urak biltzea da saneamendurako, gure ibaien, Itsasadarraren eta hondartzen ahalik eta ingurumen-egoera naturalena berreskuratzeko. HUAren barruan bisita-pabiloia dago.

KONTSUMO TAILERRAK
DBH3. mailako ikasleak kontsumo arduratsuan sentsibilizatzeko tailerrak dira. Bi tailer izango dira. Batean, markismoa eta publizitatearen eragina aztertuko dute. Publizitateak kontsumitzaileengan nola eragin dezakeen hausnartzea produktu eta marka jakin batzuk erosteko. Bestean, etxeko ekonomia aztertuko dute. Tailerraren helburua ikasleak etxeko ekonomian duten inplikazioaz kontziente izatea eta dirua eraginkortasunez kudeatzeko beharrezkoak diren eskumenak bereganatzea da.
LORATEGI BOTANIKOA
Ikasleak Barakaldoko Ramón Rubial Lorategi Botanikoa ezagutzea eta bertan dauden landareak berri izatea. Barakaldoko Udaletxeak eta Naturgela erakundeekin lankidetzan egiten dugu ekintza hau.

OSTADAR TXOKOA
Ikasturte honetan, berritasun moduan, gela batzuetan Ostadar txokoa aurrera eraman da. Jasangarritasunaren kultura gelan integratzea bilatzen du. Arazo sozial eta ekologikoen inguruko gaien leihoa izango da. Berton hainbat gai ikusteko aukera izango dituzte ikasleak. Adb: birziklapena gelan, kutxadura, momentuko elikagaiak zeintzuk diren aztertu, giza eskubideak, artea eta birziklapena…Ikasle guztiontzako zabalik egongo den leihoa izango da: ikusi eta aztertzeko, zein parte hartzeko. Esparru lokal eta globaleko ideiak ongi etorriak izango dira. Proposamena da hilabetero, ideia berri bat garatzea txokoan jartzeko.

NAUKAS BILBAO
Ikasturte honetan gure Kultura zientifikoko ikasleak (batxilergoko 1.mailako ikasleak), Euskalduna Jauregira hurbildu dira ikasturte honetan lehenengo aldiz zientziari buruzko hitzaldi laburrak gozatu ahal izateko. Irteera honen helburua, ikasleak zientziaren inguruko hausnarketa pertsonala egitea eta kultura zientifikoa norberaren egunerokotasunean duen garrantziaz ohartaraztea izan da.
