STEAM



STEAM proiektua Euskadi hezkuntza-estrategiak 2018an aurkeztutako proiektua da. Gure ikastetxeak 2024-2025 ikasturtean martxan jartzen duen proiektu berria da.

Proiektu honek zientzia, teknologia, ingeniaritza, matematika eta artea bateratzen dituen, eta ikasleen oinarrizko gaitasunak, zeharkakoak zein diziplinakoak garatzen dituen erronkei erantzukizunez aurre egiteko ahalduntzen dituen proiektua da. Ikasturtean zehar maila eta ikasgai ezberdinen artean zenbait ekintza burutuko dira.

Proiektuaren proposamen ildo nagusia Zientzia Aste bat antolatzea da. Bertan irakasgai ezberdinetan lantzen diren proiektu zein praktika ezberdinak ikasgelatik atera eta erakutsiko dira. Era horretan, ikasitako jakintza zientifiko teorikoak praktikara eramango dira eta ikasleak euren ikas-prozesuaren zein lanaren protagonista bihurtuko dira. Proiektu honen bidez hezkuntzaren parte diren agente guztien partaidetza bultzatzen da, hala nola, ikasleak, irakasleak eta familiak (IGEren bitartez).

Ikasleen konpetentziak indartzeko asmoz inguruan egiten diren jarduera eta proiektu ezberdinetan parte hartuko da, Elhuyar Zientzia Azoka eta EHUk antolatutako Zientzia Astean, besteak beste.


To top