Eskolako Agenda 30 da hezkuntza-komunitatearen konpromisoa eta ikastetxearen eta haren 2015eko irailaren 25ean, Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak aho batez onartu zuen Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda. Ekintza-plan unibertsal, integral eta eraldatzaile bat da, helburutzat duena giza garapena bultzatzea gizarte, ekonomia eta ingurumenaren alorretan.
Garapen Jasangarrirako 2030 Agendak berriro heltzen die 2000-2015 garairako ezarritako Milurtekoko Garapen Helburuei, eta bultzada berri bat ematen dio Garapen Jasangarriaren 17 Helburuak lortzeko ekimenari.
Beurko BHI-n garapen jasangarriaren hiru dimentsioak hartzen ditugu kontuan: soziala, ekonomikoa eta ingurumenekoa. Proposatzen ditugun ekintzak gure jarduera-ahalmenaren eremuan sartzen dira eta beti irekita daude maila eta eragile anitzeko parte-hartzaileentzat.
Jarraipen, ebaluazio eta partehartzearen ondorioz, Agenda 2030 proiektu “biziduna” izatea proposatzen dugu. Hau da, egoki eta komenigarritzat jotzen diren aldaketa guztiak txertatzen saiatzen gara, etengabeko hobekuntza-prozesu batean murgilduz.
Gure helmuga ikaslegoa gizarte eta ingurumen ekintzen inguruan sentsibilizatzea eta bere parte hartze aktiboa sustatzea da azken finean.
Horretarako, hainbat proiektu garatzen ditugu:
IRAES 21
IRAES 21 ikasleak “Eskola Jasangarriek” osatzen duten IRAES 21 sarearen azpi-sare bat da. Bertan ikasleek hartzen dute protagonismo osoa esperientziak trukatzen, proposamenak egiten, eskolako eta erkidegoko Konferentziak prestatzen, edo estatu zein nazioarte mailako esperientzietan beste ikasleekin parte hartzen. Helburu nagusia hauxe da: beste eskoletako zein beste herrialdeetako ikasleekin planeta zaintzea.
IRAES 21 iraunkotasunerako ikastetxearen errekonozimendua jaso duten eta iraunkortasuneko hezkuntza elkarrekin bultzatzen duten ikastetxeen sarea da. Ikastetxea irakasleria, ikasleria, irakasleak ez diren pertsonalgoa eta familiek osatzen dituzten hezkuntza komunitate bezala ulertzen da, inguruarekin herremananduta.
Sarea 2008-09 ikasturtean abian jarri zen eta zabalik dago helburu berdina duten beste hezkuntza erakundeetara zein ikastetxeetara. Ikasleentzako lehendabiziko ekimenak 2009-2010 ikasturtean jarri ziren martxan Confint nazioareko prozesua zela medio.

EKOORDEZKARIAK
Bolondresak aurkeztu diren ikasleekin sortutako taldea da ekoordezkariena. Beraien funtzioak hurrengoak dira:
- Iraunkortasunaren alde lan egitea, EA30 programaren garapenean aktiboki parte hartuz.
 - Konpromisoen eta kontsumoen jarraipena egitea.
 - Gelako ingurumen arduraduna izatea eta gelako ostadar txokoa kudeatzea.
 - Lan talde, Ingurumen Batzorde eta Foroetako berri ematea gelakideei.
 - Ikastetxeko Blog-ean parte-hartzea.
 - Ikastetxeko Baratza aurrera eramateko laguntza lanak eskaintzea.
 
BEURKO ORTUA

Proiektu honek, hezkuntza proiektuan parte hartzen dugun agente guztiek (ikasleak, irakasleak, familia, auzokideak,…) ortua kudeatzea du helburu nagusi. Gaur egun ortua bertan behera utzita dago eta txoko horri bizia eman nahi diogu. Horretarako hasieratik beharreko konponketa eta atontze lanak egitea proposatzen dugu, sasoian sasoiko produktuak landu, materiala berrerabiliz eta birziklatuz landare aromatikoak hazi, landareen bizi-zikloak aztertu eta hauek ingurumenean duten garrantziaz ohartarazi eta elkarlana sustatu ikastetxeko talde desberdinen artean (gela egonkorra).
AZTERKOSTA
Laginketa bat egiten dugu gure inguruko ibai batean, eta uraren kalitatea aztertzen dugu. Eusko Jaurlaritzaren Azterkosta eta Ibaialde ingurumen erakundeekin lankidetzan egiten dugu ekintza hau.

EZAGUTU BARAKALDO
Ezagutu Barakaldo Eusko Jaurlaritza eta Barakaldoko Udalaren arteko lankidetzatik sortutako hezkuntza programa bat da, eta bertako historia, ondarea, kultura eta ingurumena gertutik behatu eta landuz herria hobeto ezagutzeko aukera eskaintzen die ikasleei.
Bi adarrek duten helburu amankomuna jakintza ikasgeletatik atera eta kale, museo, ibai, mendi eta meatzetara eramatea da, gure ingurua maitatzeko ezinbestekoa baitugu behar den moduan ezagutzea.

GALINDOKO ARAZTEGIA
Eskola Agenda 2030 proiektutik Ingurumen hezkuntza sustatzeko gure ondoan daukagun Galindo araztegira bisita proposatu dugu.
Sestaotik kanpo dago, “Urbinaga” metro geltokitik gertu eta Galindo ibaiaren ondoan. Bere funtzioa Bilboko metropoli-eremuko etxeko eta industriako hondakin-urak biltzea da saneamendurako, gure ibaien, Itsasadarraren eta hondartzen ahalik eta ingurumen-egoera naturalena berreskuratzeko. HUAren barruan bisita-pabiloia dago.

KONTSUMO TAILERRAK
DBH3. mailako ikasleak kontsumo arduratsuan sentsibilizatzeko tailerrak dira. Bi tailer izango dira. Batean, markismoa eta publizitatearen eragina aztertuko dute. Publizitateak kontsumitzaileengan nola eragin dezakeen hausnartzea produktu eta marka jakin batzuk erosteko. Bestean, etxeko ekonomia aztertuko dute. Tailerraren helburua ikasleak etxeko ekonomian duten inplikazioaz kontziente izatea eta dirua eraginkortasunez kudeatzeko beharrezkoak diren eskumenak bereganatzea da.
LORATEGI BOTANIKOA
Ikasleak Barakaldoko Ramón Rubial Lorategi Botanikoa ezagutzea eta bertan dauden landareak berri izatea. Barakaldoko Udaletxeak eta Naturgela erakundeekin lankidetzan egiten dugu ekintza hau.

OSTADAR TXOKOA
Ikasturte honetan, berritasun moduan, gela batzuetan Ostadar txokoa aurrera eraman da. Jasangarritasunaren kultura gelan integratzea bilatzen du. Arazo sozial eta ekologikoen inguruko gaien leihoa izango da. Berton hainbat gai ikusteko aukera izango dituzte ikasleak. Adb: birziklapena gelan, kutxadura, momentuko elikagaiak zeintzuk diren aztertu, giza eskubideak, artea eta birziklapena…Ikasle guztiontzako zabalik egongo den leihoa izango da: ikusi eta aztertzeko, zein parte hartzeko. Esparru lokal eta globaleko ideiak ongi etorriak izango dira. Proposamena da hilabetero, ideia berri bat garatzea txokoan jartzeko.

NAUKAS BILBAO
Ikasturte honetan gure Kultura zientifikoko ikasleak (batxilergoko 1.mailako ikasleak), Euskalduna Jauregira hurbildu dira ikasturte honetan lehenengo aldiz zientziari buruzko hitzaldi laburrak gozatu ahal izateko. Irteera honen helburua, ikasleak zientziaren inguruko hausnarketa pertsonala egitea eta kultura zientifikoa norberaren egunerokotasunean duen garrantziaz ohartaraztea izan da.

REXCATERING
Rexcatering Euskadiko sukalde nagusietan eta jantoki kolektiboetan soberakinak berreskuratzeko proiektu integrala da. Ekimen hau aitzindaria da lurraldean, eta elikagaiak alferrik ez galtzea lortu nahi du. Horretarako, ezinbestean prestatu beharreko soberakinak beste pertsona batzuen eskura jarriko dira, etengabe herritar guztientzat eskuragarri dauden Zero Zabor Hozkailuen bidez.
Proiektu honen helburua ingurumen eta hezkuntza arlokoa da, Nazio Batuek proposatutako Garapen Jasangarrirako Helburuen (GJH) eta Europako Batasunak hondakinen arloan bultzatutako ingurumen estrategien esparruan.
Proiektuaren bidez, hiri-hondakinen kudeaketa nabarmen hobetzeaz gain (horrek udal-kutxetan dakarren aurrezpen ekonomikoarekin), kontzientziazio- eta sentsibilizazio eremu bat egingo da herritarren artean, aurrekaririk ez duena. Estrategia horren barruan, bestalde, inplikatutako udalerrietan hainbat hezkuntza ekintza eta jarduera aurreikusten dira, eta horiek fundazioak eta udalek beraiek planteatzen dituzte, prozesu osoak dakarren lidergo instituzionala are gehiago indartuz.
Euskadi erreferentziazko lekua da hondakinen kudeaketari dagokionez, eta, Rexcatering-i esker, urrats handiagoa eman da bide honetan. Abantailak agerikoak dira: hondakinen da murrizketa prozesatze-kostua, CO2 eta horien isurketen murrizketa, bilketa-, garraio- eta abarkostuen murrizketa, biztanleriaren ekarpen pedagogikoa eta eskaintzen komunitatearentzako zerbitzua bera.

AIREAREN KALITATEA ESKOLA-INGURUNEETAN
Ikastetxeetara egunero joaten diren haurren osasuna aspaldidanik dugu hizpide. Airearen kalitateak hainbat gaixotasun eragiten ditu, eta eragin handiagoa du haurrengan eta gazteengan. Ez da zaila hori saihestea, batez ere kutsaduraren existentziaz jabetzen bagara. Hori da, hain zuzen ere, Ekologistak Martxan taldeak abian jarri duen herritarren zientzia ariketa honen helburua.
Ikasturte honetan, gure eskola-inguruneetako airearen kalitatea neurtzeko kanpainan aktiboki parte hartu dugu. NO2 gas kutsatzailea neurtu dugu “Palmes” motako hodi batzuen bidez , herritarren zientzia ariketa batean. Nabarmentzekoa da NO2-ren mailak egungo legezko mugaren gainetik daudela, bai Bilbon, bai Donostian. Nabarmentzekoa da, halaber, orain arte aztertutako ia ikastetxe guztiek gainditzen dutela 2030ean indarrean jarriko den NO2-aren muga, onartu berri den Europako Zuzentarau berriaren ondorioz. 2030erako helburu berriak lortzeko, beharrezkoa ikusten dugu premiazko neurri sendoak hartzea gure ikastetxeak inguratzen dituen motordun trafikoari buruz; izan ere, hiri-ingurunean, NO2-aren %80 mugitzeko modu horrek eragiten baitu.

Agenda 2030eko Batzordea sortu da Beurko BHI-n
Beurko BHIko OOGk erabaki du Agenda 2030eko Batzordea sortzea, ikasle, irakasle eta familien parte-hartzearekin. Batzorde honen helburua izango da jasangarritasunarekin, berdintasunarekin eta gizarte justuago batekin lotutako ekintzak sustatzea, gure ikastetxean Agenda 2030eko helburuak garatzeko.
Laster hasiko dira lehen bilerak eta ekimenak. Elkarrekin, etorkizun hobe baten alde! 🌍