Beurko BHI, iragana eta oraina
Ikastetxea Barakaldoko izen bereko auzoan kokatuta dago eta 1981-1982 ikasturtean hasi zen auzoko ikasleei zerbitzua eskaintzen. Gaur egun bi eraikin ditu, Beurko txiki (DBHko 1. zikloa) eta Beurko handi (DBHko 2. zikloa, Batxilergoa eta gela egonkorrak).
Irakaskuntza-komunitatea
BEURKO institutua 96 irakaslek eta 680 ikaslek osatzen dugu. Ikasleak horrela banatzen ziren 2023-2024 ikasturtean: 523 DBHn, 10 bi Gela Egonkorren artean eta 147 Batxilergoan. Ikasleak batez ere Mukusuluba, Ibaibe eta Alkartu eskoletatik datoz.
Beurko BHIk D ereduko hezkuntza-eskaintza du, bai DBHn, bai Batxilergoko modalitate guztietan: Natura eta Osasun Zientziak, Zientzia eta Teknologia, Giza eta Gizarte Zientziak eta Artistikoa.
DBHko bigarren zikloan Curriculum Aniztasuneko taldeak ditugu bi ikasturteetan.
Proiektuak
Aldi berean, hainbat proiektutan lan egiten dugu: Agenda 2030, Bidelaguna, Bizikasi, Hedatze, Hezkidetza, Hizkuntza Normalkuntza Proiektua, Ikasle Laguntzaileak, Irakurketa Plana eta Sare Hizkuntza Gelan.
