Maiatzaren 12an Beurko BHI-ko ikasleak, Barakaldoko hainbat ikastetxerekin batera, Eskolarteko 2025-2026 Udal Foroan parte hartu zuten. Bertan, azken bi ikasturteetan 12. GJHaren inguruan – ekoizpen eta kontsumo arduratsuak – egindako lana, erronkak eta ekintza eraldatzaile berriak aztertu zituzten eta udal ordezkariei aurkeztu zizkieten.
Prozesu honetan kontsumo ohiturekin, elikagaien xahuketarekin eta herritarren kontzientziazioarekin lotutako problematikak landu dira, eta ikasleek antzemandako erronkei erantzuteko ekintza eraldatzaile bateratu bat diseinatu eta garatu da. Honen bidez, herritarrengana mezu bat helarazi dute: guztion ardura dela kontsumo jasangarriago baten alde egitea eta ingurunea zaintzea.
Hemen ekintzaren aurkezpena eta txostena:
Aurkezpena:
Txostena:

