Aurten gure ikastetxeak eta Barakaldoko AEKk adostutako akordio baten ondoren gure 16 urtetik gorako ikasleek Euskarako B2 edota C1 titulua eskuratzeko klaseak jaso ditzakete arratsaldetan urritik maiatzera.
Klase horiek esan bezala AEKren egoitzan izango dira,San Bizenten.
Ikastaro horietan izena emateko gutxieneko adina 16 urte da, 16ak ikasturtean zehar betetzen baditu posiblea da izena ematea.
Eskaintza hau oso interesgarria izan daiteke aurten HABEk diru-laguntza lerro bat atera duelako 16-18 urte bitarteko gazteei C1 maila egiten laguntzeko. Zer esan nahi du honek? Bada, HABEk ordaintzen duela ikastaroaren zatirik handiena, eta ikasleak 0,60euro/ordua baino ez duela ordaindu beharko.
Horretarako, honako baldintza hauek bete behar dira:
- 16-18 urte izatea
- Gutxieneko asistentzia betetzea
Bizitzan behin baino ezin da eskatu laguntza hau. Hau kontuan izatekoa da ikastaroaren maila aukeratzeko momentuan; hau da, zalantzaren aurrean (eta bakarrik dudatan badago ikaslea) hobe B2 aukeratzea, eta gerora euskaltegian erabakiko dute C1 maila egiteko gutxieneko maila duen; horrela ez du beste urte batean dirulaguntza hori ondo aprobetxatzeko aukera galduko.
B2 ikastaroaren kasuan, Eusko Jaurlaritzak ez du oraindik dirulaguntza-lerro hori atera, eta, beraz, ikastaroa osorik ordaindu behar da (347 euro). Epe batean, bitan ala hirutan ordaintzeko aukera dago. Laguntza, dena den, egon badago: behin ikastaroa bukatuta, dirua berreskuratzeko aukera dute dirulaguntza eskatuz.
Informazioa erantsitako dokumentuetan doakizue.
Euskaltegiaren kontaktua:
Barakaldoko AEK
San Bizente 11
94 437 20 87 // 688 746 484