Ikasleen aurkezpena

Oporrak amaitzear daude eta gu bagaude prest ikasturte berriari hasiera emateko. Lehenengo eguneko urduritasuna sahiesteko asmoz plangintza azalduko dizuegu.

Dagokizuen orduan hurbildu behar zarete zuen eraikinaren patiora. Bertan tutoreak egongo dira zuen zain, taldearen kartel batekin. Zerrendak argitaratzen ez ditugunez, tutoreek zerrenda pasatuko dute taldeak osatzen joateko. Taldea osatuta tutoreekin batera igoko zarete zuen gelara.

Gogoratu aurkezpen egunean “Liburu solidarioa” eta materialaren ordainketa agiriak ekarri behar dituzuela, tutoreek eskatuko dizkizuete. Motxila ez da beharrezkoa baina kuaderno txiki bat eta bolia ekartzea gomendatzen dizuegu, jasotako oharrak apuntatu ahal izateko 😉


To top