Eitb-k urtero antolatzen duen maratoian parte hartu dugu Beurko BHI-ko ikasle eta irakasleak. Aurten gaixotasun kardiobaskularrak izango dira EITB Maratoiaren ardatza eta biltzen den dirua gaixotasun hauen inguruko ikerketak aurrera eramateko erabiliko da.
Hedatze proiektuko musika eta dantza tailerretan parte hartzen duten ikasleek bideratutako ekintza izan da. Koreografia sortu eta guztiokin partekatu dute, zenbait atsedenalditan grabaketa egin ahal izateko.
Emaitza ikusi nahi duzue?