Hedatze proiektuaren 2. txanda urtarrilaren 13an hasiko da. Aurrekoan bezala 2 jarduera mota bereiztuko dira: errefortzu saioak eta tailerrak.
Errefortzu saioetara 1.go ebaluazioan ikasgaiaren bat gainditu ez duten ikasleak daude gonbidatuta. Errefortzu saio hauen helburua, 2.ebaluazioa gainditzen laguntzea izango da. Ikasleek gonbidapena emailez jaso zuten abenduaren amaieran eta galdetegi bat bete behar izan dute taldeak eta ordutegiak aukeratzeko.
HEDATZE-ERREFORTZUAK-Beurko-BHI-2.ebaluazioaGonbidapenik jaso ez duten ikasleek aukera daukate errefortzu klaseetara joateko, baldin eta lekua badago. Horretarako, errefortzua emango duen irakaslearekin ipini behar dira kontaktuan zuzenean.
Tailerren eskaintza hurrengo taulan zehazten da eta bertan dago izena emateko galdetegia. Tailer batzuen gainean klikatuz gero tailer horien kartelak irekiko dira.
HEDATZE-TAILERRAK-Beurko-BHI-2Gogoratu nahi dizuegu HEDATZEn parte hartzea ezinbestekoa dela hurrengo ikasturteetan proiektuarekin jarraitu ahal izateko. Hori dela eta, eskertuko genizueke zuen seme-alabak tailerretan parte hartzera animatzea. Errefortzu eta tailerretaz gain 2.txanda honetan beste 2 zerbitzu eskainiko dira:
- Jangela: jantokian geratzen ez diren ikasleentzako gela bat atonduko dugu, bertan etxetik ekarritako bazkaria jan ahal izateko. Ez da janaria berotzeko aukerarik egongo eta ikasleak arduratu beharko dira bazkaldu ostean dena garbi uzteaz. Ordutegia 14:15-15:00.
- Liburutegia: 15:00-16:30 ordutegian liburutegia irekita egongo da ikasleek etxerako lanak, talde lanak, proiektuak eta abar aurrera eraman ahal izateko.